<%=ClubInfo.Nombre %>

Gaur ezin izan da. Bost garaipeneko bolada ona amaitu da partida oso parekatu batean. Ertzean hil da taldea, 71-70. 

 Taldeek ez zuten saskiratzeko bidea aurkitzen hasieran, minutu eta erdi geroago etxeko taldeak markagailua estreinatu dutenera arte. Hortik aurrera, partida esnatu egin da, eta berarekin batera Mikel Odriozolaren apopiloak, saskiratzeak kateatu eta 9-15 jarri baitira denbora amaitzeko bi falta zirenean. Barcelloren beste bik 9-17ko emaitzarekin itxi dute markagailua.

Ezin okerrago hasi da bigarren laurdena Guuk Gipuzkoa Basketentzat. Etxekoak kontzentratuago hasi dira eta lehen minutuan bi taldeen arteko 8 puntuko aldeari buelta eman diote (17-17). Hala ere, bisitariak bere onera etortzen jakin dute, eta emaitza 22-27an utzi dute, partzialaren erdialderako. Alacantek bere momentu txarra luzatzen jarraitu du, Richard Balinten deskalifikazioaren ondorioz. Azkenik, atsedenaldian, 33-39.

Bigarren zatia nagusitasun handiagoarekin hasi da, eta etxekoek partida berdindu dute (41-41) hiru minutura. Ondorioz, Mikelek hutsartea eskatu du, eta horrek eragina izan du, taldea 4 goitik jarri baitu. Partidaren erritmoa moteldu egin da hurrengo minutuetan etenaldi askorekin eta markagailua ia ez da mugitu. Azken minutuak biziagoak izan dira eta azken eraso zirraragarri batek emaitza 50-49 utzi du.

Azken laurdena paretsua espero zen eta horrela izan da. Motos eta Stürupen saskiraketek markagailua berdinduta mantendu dute, baina Alacanten saskiratze batek partida 67-59 jarri dute. Barcelloren hiruk eta Motorren beste hiruk itxaropena areagotu dute Mikel Odriozolaren taldearentzat, bi puntura utzi baitituzte etxekoak. Barcelloren hiruko batek partida berdindu du 5 segundora. Baina, gure pozak ez du asko iraun, 1,8ren faltan etxekoen aldeko bi jaurtiketa librek partida hil dute.

Norgehiagoka lehiatua izan da. Mikel Odriozolaren mutilek dena eman dute eta azkenean ezin izan dute. Orain atseden hartzera eta Angulas Aguinaga Arenan jarraian jokatuko diren hurrengo bi partidetan pentsatzera. Jaiki mutilak! 

 


Comparte en:

  • X (Twitter)